Sobron

Sobron Araba hego-mendebaldean dago, natur inguru pribilegiatu batean. Sobronen historiaren zati ezinbestekoa da ura, hainbat arrazoirengatik. Batetik, Ebro ibaiaren ertzean dagoelako eta, bestetik, sekulako ospea izan zuelako XIX. mendean hasi eta XX. mendearen erdira arte, vichy espainiar moduan ezaguna zen bertako bainuetxeko ur mineromedizinalei esker. Sobronek ez du ahaztu urarekin lotutako bere iragana, eta Uraren Museoan egiten dio omenaldia ezinbesteko elementu horri. Museoa jende guztiarentzat da, oro har, eta familia eta haurrentzat bereziki; gune interaktiboa da, eta teknologiak eta simulazioek erraz ikasteko eta aldi berean dibertitzeko aukera ematen dute. Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak ingurumen heziketan eta bisitariek natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumi dezaten.Horrekin batera, Añanako eskualdea interpretatzeko eta ezagutzeko espazioa izan nahi du Museoak, ura oso presente baitago eskualdean. 

Ingurua

Irekitze ordutegia

Irekitze ordutegia

  • Asteburu eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00etara
  • Uztailean eta abuztuan asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara