Museo del Agua de Sobrón

museo del agua de sobrón

Eremu tematikoak

Ur bizia
Giro limurtzailea du lekuak eta uraren munduan murgiltzera bultzatzen zaitu, substantzia horren egoera desberdinekin lotutako ikusmen eta entzumen sentsazioen bidez.

Uraren zientzia
Gune honetan, uraren eta biziaren arteko harreman estua ulertzen da, lehenengoaren jatorria, osaketa, jokaera, ezaugarriak eta abar ezagututa.

Ur sendagarria
Hemen, urak historian zehar izandako funtzio terapeutikoak eta hainbat erlijiotan izan duen garrantzia ikasten dira.

Ura eta ingurumena
Ingurumenaren aldeko filosofiarekin bat etorriz, leku nabarmena dute museoan planetarekin tolerante diren garapen ereduek eta ura aurrezteko eta horren kontsumoa txikitzeko ohiturek. Gune honen amaieran, tunel batean sartu ahal izango da bisitaria, uraren zikloa sentitzeko.

Ura pentsalari
Jendea giza buru erraldoi batean sartu ahal izango da, elementu horrek oinarrizko funtzio biologikoetan duen garrantziarekin lotutako irudiak eta mezuak proiektatuko baitira horren barruan.